GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Azkenean iritsi da Avironen denboraldiko lehenengo garaipena

RED STAR  1

AVIRON  2

Jon LEUNDA

Azkenean iritsi da Avironen lehen garaipena, eta mailari eusteko aurkari zuzen baten zelaian, gainera. Hala ere, honek azken postua uzteko ez dio balioko.

Zuri-urdinek partida ona egin zuten, batez ere lehen zatian, eta oraingoan, gainera, golak ere iritsi ziren. Diafutuak egin zituen biak, eta 0-2koarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarrengoan, etxekoek azkar murriztu zuten markagailua, eta ondorioz sufritzea egokitu zen, baina amaieran ongi eutsi zioten aldeari, eta Aviron oraindik bizirik, borrokatzeko prest eta gogoz aritu zen.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo