GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Madrazoren aldekoek» Ezker Batuko «koordinatzaile ohitzat» jotzen dute Arana

GARA | BILBO

Larunbatean EBren barne hausturan beste pauso bat eman zen, «Madrazoren aldekoak» deiturikoek biltzarra egin eta koordinatzaile kargua ezabatzea deliberatu baitzuen. Argi geratu ez balitz bezala, korronte horren eledun gisa agertu zen Jose Navasek zera esan zuen atzo, Bilbon eginiko agerraldian: «Koordinatzaile ohien zerrendan dago jadanik Mikel Arana».

Alderdiaren izena, logotipoa baita ondasunak ere jokoan dituzte orain elkarren aurka egin duten bi sektoreek. Navasen ustez, «EB-Berdeak bakar bat dago, estatutuek definitzen dutena eta auzitegiek berretsi dutena. Bere aitatasunaren gaineko DNA proba guztiak egin dira eta guk dugu aitatasun hori».

Oraingo erronka IUrekin aurreko harreman mailari eustea dela erantsi zuen Navasek. Aipagarritzat jo zuen, ondorioz, IUren «zati bat» larunbateko biltzarrera etorri izana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo