GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bilduk epaiketa politikoen aurkako mozioa aurkeztuko du bihar Iruñean

p014_f01_148x084.jpg

GARA | IRUÑEA

Azaroko lehenengo astean Madrilgo Auzitegi Nazional espainolean Segiko eta Ekineko kide izateagatik epaituko dituzten bederatzi lagunen aldeko mozioa aurkeztuko du Bildu koalizioak bihar Iruñeko Udaleko osoko bilkuran.

Agirian, elkartasuna adierazten diete «politikan parte hartzeko eskubideaz baliatzeagatik Madrilgo Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten pertsonei eta Estatuko botereei ideia guztiak eta proiektu politiko guztiak askatasunez defendatzeko eskubidea urratzen duten prozesu judizial guztiak» bertan behera uzteko eskatzen die.

Zentzu horretan, Eleak eskubide zibilen aldeko mugimenduak epaiketa honi dagokionez «askatasunen kontrako beste epaiketa bat» dela nabarmendu duela azpimarratu zuen Iruñeko Bilduk.

Honekin batera, mozioan Iruñeko bizilagun guztiei dei egiten die «gizarte osoarentzat ahalik eta lasterren bakea eta askatasun demokratikoak nagusi diren eszenatoki bat lortzeko dinamikan parte har dezaten».

«Gizartearen gehiengoak bakea eta demokrazia nahi du», gaineratu zuten Bilduko zinegotziek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo