GARA > Idatzia > Kultura

ZINEMA

Asier Altunaren «Bertsolari» filmaren aurrestreinaldiak, datozen egunotan

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiaketaz kanpo estreinatu ondoren, datozen egunotan zinema aretoetan ikusi ahal izango dugu Asier Altuna zuzendariaren lan berria. Golem banatzaileen eskutik, aretoetara zabaltzen hasiko dira urriaren 14tik aurrera. Hala ere, aurrestreinaldi batzuk egingo dituzte, hala nola: Iruñean (bihar, Golem Baiona aretoan, 20.00etan, eta zuzendaria bertan izango da), Donostian (ostiralean, Kutxa aretoan, Andia kalean, 19.00etan. Filma ikusi osteko solasaldian izango dira Asier Altuna zuzendaria eta Amets Arzallus bertsolaria), Tolosan (astelehenean, hilak 12, Leidor zineman, 20.00etan, Altunarekin eta Andoni Egañarekin) eta Bilbon (ostegunean, hilak 13, Golem Alhondiga aretoan, 20.00etan. Aurkezpenean izango dira Asier Altuna eta Maialen Lujanbio ). Oso kritika onak jaso ditu bertsolaritza aztergai duen dokumentalak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo