BERTSOLARITZA
Txapelketa desberdinetako txapeldunak, Gasteizen kantari
Arabako Bertsozale Elkarteak antolaturik, bihar, urriak 6, txapeldunen bertso saioa izango da Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan, 20.00etan. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako, Ipar Euskal Herriko eta Euskal Herriko txapelketetako txapeldunak eta txapeldunen txapelduna elkartuko dira saio berezi honetan -hau da, oholtza gainean Manex Agirre, Arkaitz Estiballes, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio izango dira-, Idoia Beitia gai-jartzailea izango delarik.