GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Ezin behar bezala ekin ACB Endesa Ligari

Une oro estropezuka dabilena azkenean lurrera jausten da

Etxekoak Obradoiroren menpe aritu ziren; Javi Salgadok partida berdintzeko jaurtitako hirukoa ez zen sartu.

p032_f01_199x120.jpg

LAGUN ARO GBC 68
OBRADOIRO 71

Arnaitz GORRITI

Norbere defentsako errebotea dela, galdutako baloiak direla, barruko jokoa dela... xehetasun askotxo aurka izan zituen Lagun Aro GBCk 2011/12 denboraldiko aurreneko partidan. Obradoiroren menpe bigarren laurdenaz geroztik, estropezuka eta kostata, 16 puntu atzetik ibili ostean, partida berdintzeko abagunea izan zuen Sito Alonsoren taldeak. Zoritxarrez, Javi Salgadoren hirukoa ez zen sartu. Azken batean, une oro estropezuka dabilena azkenean erori egiten baita.

Txukun ekin zion, dena den, Gipuzkoa Basketek, nahiz eta laster igarri zuen garaipena garesti ordaindu beharko zuela. Bere aurkariak defentsan oso lan handia egin zuen, eta, ondorioz, makina bat alditan 24 segundo betetzen direneko txirrina jotzear zela jaurti beharrean izan ziren donostiarrak.

Aurreneko laurdenean hainbestean moldatu ziren, Sergi Vidalek bikain ekin ziolako partidari. Alabaina, Obradoiro ez zegoen lo, eta Lasmeren bitartez arin sartu zen partidan. Baronen gainean defentsa oso zorrotza burutu zuten galiziarrek, Rhode Island-eko «hontzari» arnasarik hartzen utzi gabe. Bestetik, Gipuzkoa Basketek behar baino errebote gehiago oparitzen zituen bere saskipean eta, ondorioz, Santiagokoek partida beraiek nahi bezala jokatu ahal izan zuten.

Bigarren laurdenaren hasieraz geroztik, markagailuan aurrea hartu zuen Obradoirok eta kosta egin zitzaion etxeko taldeari atzetik joatea. Ez Salgado ez Raul Neto ez ziren batere eroso sentitzen jokoa antolatzeko orduan eta pibotek ere oso gauza gutxi eskaintzen zuten, Doblasek batik bat, ahalegindu arren. Behar baino baloi gehiago ere galdu zituen Sito Alonsoren taldeak eta, bada, Pankoren puntuek bakarrik eusten zieten etxekoei galiziarren inguruan.

Aurreneko erdia 34-37 amaitu zen eta hirugarren laurdena, okerrago hasi: Obradoirok 3-11ko partziala lortu zuen. Etxeko jokalarien artean urduritasuna nabarmena zen. Partidak erabakita zirudien laugarren laurdena hasterako, markagailua 46-62 zegoen-eta.

Piztualdia bai, baina berandu

Ez zuten etsi, ordea, etxekoek, eta piztu ziren. Lorant hungariarrak minutu txukunak jokatu zituen, Baronek saskiratze pare bat lortu zuen eta donostiarren defentsa ere gogortu egin zen.

Obradoirok, dena den, sufritzen jakin zuen, eta Ebi Ere zein Lasmeren erreboteek arnasa eman zioten. Hala ere, berdinketa eskuan izan zuen Salgadok, baina bere hirukoa uztaian geratu zen. Hurrengoan izango da.

 

 

Erreboteak

Erasoko erreboteen bidez min handia eman zion Obradoirok Gipuzkoa Basketi. Stephane Lasmek batik bat kalte oso handia eragin zion Sito Alonsoren taldeari, azken minutuan pare bat errebote hartuta berdinketa lortu ahal izatea eragotzi baitzion.

El «descalabro total» del tercer cuarto

Sito Alonso asumió la primera derrota de la temporada decepcionado, aunque también quiso quedarse con la reacción de los suyos en los minutos finales. Según su criterio, aparte de los rebotes de ataque, la clave del resultado final estuvo en la «salida del tercer cuarto», que el de Monzón no dudó en calificar de «descalabro total».

«La salida del tercer cuarto ha marcado el signo del partido. Nosotros, aun jugando muy tensos, sin hacer lo que nosotros queremos y tras haber actuado sin ningún tipo de frescura, sobre todo mental, en ataque, con la defensa de los dos primeros cuartos salvamos el expediente. Pero el tercer cuarto ha sido un descalabro total, en cuanto a situaciones de ansiedad cuando se han puesto por encima».

«En cambio, creo que es lícito destacar el esfuerzo que han hecho los jugadores cuando han ido 16 puntos abajo, y han tenido la última canasta para empatar el partido», subrayó Sito Alonso.

En opinión del técnico aragonés, en esos últimos minutos sus jugadores «se han dado cuenta de que, con ese nivel de intensidad sí que podemos competir. De otro modo, dependemos del nivel de acierto, si mete éste u otro, y cuando no las meten, pues no podemos jugar».

Asimismo, advirtió que varios de los jugadores «estaban como atenazados». A este respecto, Alonso comentó que «cuando juegas en casa tu primer partido tienes un problema de querer agradar y querer arreglar las cosas rápido. Es cierto que ha habido ansiedad, y nosotros queríamos quitarla defendiendo y presionando más».

«Pero hemos hecho una presión blanda, y sólo hemos presionado bien cuando el partido estaba casi perdido, provocándoles errores. Y creo que podríamos haber ganado el choque, pero entonces ya era tarde. Pero de estas cosas hay que aprender, ya que en casa se juegan la mitad de los partidos», remachó. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo