GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

NATIONAL

Aviron hasi da denboraldiari tamaina behar den bezala hartzen

AVIRON 2
NIMES 1

Jon LEUNDA

Kostata, baina hasi da Aviron aurtengo denboraldiari tamaina hartzen. Herenegun gauean sasoiko bigarren garaipena erdietsi zuen, eta biak gainera, bat bestearen atzetik eskuratu ditu talde zuri-urdinak.

Nimesen aurkakoa oso gaizki hasi zen, kanpotarrak bigarren minutuan aurretik jarri baitziren. Hortik aurrera jaun eta jabe izan ziren etxekoak, eta bigarren zatian partidari buelta eman ahal izan zioten. Hala ere, azken minutuetan sufritzea tokatu zen, baina han agertu zen Ximun, bi geldialdi bikainekin partida erabakitzeko.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo