GARA > Idatzia > Kultura

INFOZAZPI IRRATIA

Informazioa eta analisia oinarri hartuta, programazio berria hasi du Infozazpik

Infozazpi Irratiak programazio berria estreinatu zuen atzo, informazioa eta analisia oinarri hartuta. Goizetan magazin berria izango dute, «Hitzen Leihoa», Doltza Barandiaranek aurkeztua; «Kale gorrian» saioak ere mahai-inguruetan gonbidatu berriak izango ditu; eta hainbat saiok ordu aldaketak izango dituzte («Egunari begi-kolpea», «Jokoa Bai» eta «Sartudalapurra»). Gainera, saio berri gehiago prestatu dituzte: «Ilargi Argitan», Mari Belauntzak gidatuta, musika eta bitxikerien inguruan; «Baserritik Mundua», Patxi Gaztelumendik zuzenduta, nekazaritza iraunkorraren eta elikadura burujabetzaren berri emango duena; eta Aritz Larrañagaren surfaren inguruko albiste, erreportaje eta elkarrizketek osatutako «Uhaina Bikaina».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo