GARA > Idatzia > Kultura

SARIA

«80 egunean» filmak hiru sari jaso ditu Okzitaniako Tolosako Cinespañan

Estatu frantseseko Tolosako Cinespaña jaialdiko epaimahaikideek Itziar Aizpururi eta Mariasun Pagoagari eman diete emakumezkoen interpretazio onenaren saria, «80 egunean» filmean egindako lanagatik. Gainera, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzenduriko pelikulak gidoi onenaren eta publikoaren sariak jaso ditu. Hiru aitorpen hauekin, filmak jada 23 sari jaso ditu. Gutxi gorabehera nazioarteko 80 zinemalditan ikusi ahal izan da, eta bere bidea egiten jarraitzen du. Laster Torremolinosen, Rio de Janeiron, Puerto Ricon eta AEBetako jaialdietan erakutsiko dute. Enrique Oteroren «Crebinsky» film galiziarra izan da, epaimahaikideen arabera, film onena eta berari eman diote «Violette d'or»a. Film honek jaso ditu gizonezkoen interpretazio onenaren (Miguel de Lira eta Sergio Zearreta) eta musika onenaren sariak ere (Pablo Perez).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo