GARA > Idatzia > Euskal Herria

ZIENTZIA

«Jendeak elikaduraren inguruan informazioa badu, eta hala ere, gero eta obeso gehiago dago»

En una tesis defendida en febrero en la UPV-EHU, el ingeniero Iván Peña establece algunas bases para el uso de la banda de 26 MHz en la radiodifusión digital terrestre DRM. En su trabajo se ha estudiado el uso de este rango de frecuencias para la difusión de servicios de radio con cobertura local, aplicación que surge a partir del estándar de radio digital DRM (Digital Radio Mondiale).

p022_f01.jpg

Bittor Rodriguez
EHU-ko irakaslea nutrizio eta bromatologian

Dietista-nutrizionista eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea da Bittor Rodriguez (1974). Halaber, UPV-EHUko irakaslea eta Nutrizioa eta Obesitatea ikerketa taldeko kidea da 2001az geroztik. Elikagai funtzionalak, elikadura epidemiologia eta hezkuntza izan ditu ikerketa esparru nagusiak. Zientzia artikulu ugari idazteaz gain, bost liburu argitaratu ditu elikaduraren inguruan.

Oihane LARRETXEA | DONOSTIA

Bartzelonako Vall d'Hebron ospitalean abiarazi eta burutu zuten haurren obesitatearen aurka eragiteko «Niños en movimiento» programa hezitzailea. Haien esperientzia oinarri hartuta, EHUko Nutrizio eta Obesitate arloko zientzialari talde batek programa bera jarri zuen abian, Txagorritxu ospitaleko Endokrinologia Pediatrikoaren sailarekin elkarlanean eta Gasteizeko Udaleko Nutrizio Behatokiaren laguntzarekin.

Ignacio Diez endokrinoak, Amaia Perales eta Garbiñe Aizpuru dietistek, Guadalupe Martinez biokimikoak, Maria Teresa Macaruiak (EHU) eta Pello Rodriguezek (EHU) osatu zuten lan taldea. GARAk azken horrekin hitz egin du.

Zer dela-eta ikusi zenuten programa abiarazteko beharra?

2004. urtean EHUko Gasteizeko Farmazia fakultatea Udalarekin hasi zen lanean, eta Behatoki profesional bat jarri genuen martxan. Udaleko baliabideak eta irakasle nahiz zientzialari gisa dugun eskarmentua uztartzea zen helburua, osasuna sustatzeko, elikadura kontuan hartuta.

Gasteizeko umeen nutrizio diagnostikoa egin genuenean gehiegizko pisua arazo bat zela ikusi genuen.

Ohiko dietekin ez du zerikusirik. Zertan datza programa?

Hezkuntza programa bat da, eta batez ere alderdi soziala, fisikoa eta emozionala lantzen ditu. Elikadurari dagokionez, aholku orokorrak ematen ditu: dieta orekatua, jarduera fisikoa, aisialdia... baina beste alderdi garrantzitsu batzuk ere lantzen ditu: taldeko terapia eta estresaren aurkako baliabideak, kasu. Gainera, umeen familiak ere tartean sartzen dira.

Haurrak dietista batekin biltzen ziren astero, ordu eta erdiz, ariketen bitartez gai bat edo beste jorratzeko. Gurasoek beste hainbeste egiten zuten.

Zenbaterainoko garrantzia dute emozioek eta estresak?

Horien gaineko kontrola lortzea ezinbestekoa da umeentzat. Emozionalki ondo egoteko baliabideak ematen bagenizkien, proposatzen genizkien aldaketei aurre egiteko gai ikusten zuten euren burua.

Horixe da zientzialariok ikusi genuen gauzarik garbiena. Adin horietan norberaren itxura garrantzia hartzen hasten da, aldaketa hormonalak gertatzen dira... Dena ondo ez badoa, arazoak egoten dira: gizarteak kanon estetiko zorrotzak exijitzen ditu, gero eta gutxiago erabiltzen da enpatia, baikortasuna komunikazioan... hori guztia kontuan hartuta, haurra gaizki egotea normala da.

Obesitatea osasun arazoa izateaz gain, askotan, kanonak direla-eta, fisikoki «onartua» izateko traba bat izan daiteke.

Bai, hori horrela da. Alde batetik, ez zaituzte onartzen ez bazara «itxura jakin batekoa», eta, bestetik, hori lortu arte ahal den guztia egiteko gai da pertsona, batzuetan gaixotu arte. Hor daude elikaduraren asaldurak, argaltasuna bilatzen dutenenak. Umeei emozio horiek guztiak antolatzen lagundu genien: arnasketa eta erlaxatzeko ariketak; izan ere, lasai ez bagaude, urduri jartzen gaituen zerbait egiteko orduan, gaizki egiten dugu. Argi uzten diegu beraien esku zegoela hori aldatzea, eta gainera, horretarako gai bazirela.

Gurasoek paper garrantzitsua dutela diozue. Lagundu nahi izan arren, gerta daiteke ez jakitea nola egin dezaketen?

Denetarik aurkitzen dugu. Batzuetan konturatzen ez direnak, ez baita erraza. Bestalde, ez da gurasoak arduratzen ez direnik, baina inork ez die erakutsi halako egoerei aurre egiten. Beraiekin ere landu genituen emozionaltasuna eta baikortasuna.

Helduak izan arren, askotan umeak baino gehiago ikasi behar dugu, eta ikusi dute eurek asko dutela egiteko. Honako eskema hau aspaldiko kontua da: umeak gurasoek jaten dutena edo elikatzen diren moduan elikatuko dira, ezinbestean. Testuinguru honetan, asko landu genuen mahaian patxadaz jatea, telebistarik gabe egitea otorduak, janariari behar zaion arreta ematea... Etxekoa, familia, indartu beharreko taldea da gainera.

Hiru hilabeteren ostean, programa amaitutakoan, emaitzak oso onak izan dira.

Gehiegizko pisua neurtzen duen eskalan beherakada orokorra egon zen: obesitatea zuten ume asko gehiegizko pisua izatera pasa ziren; alegia, eskalan gradu bat beherago kokatzera; eta gehiegizko pisua zuten askok ume osasuntsu batek duen gorputz masaren indizea izatera pasa ziren. Eta antsietatea ere gutxitu zen. Aldaketak ikusten zituzten eta horrek animatzen zituen. Umeek sekulako indarra azaldu zuten, gurasoei eta zientzialarioi lezio handia eman ziguten.

Orain jarraipena egin behar dugu, honen guztiaren ekarpen garrantzitsuena epe luzera agertzen baita. Ez bada mantentzen, gaizki gabiltza. Hala ere, programaren helburua ez da argaltzea, ohiturak aldatzea baizik.

Krisi egoerak elikaduran eragin lezake. Horrenbestez, obesitate indizeetan ere bai?

Dudarik gabe, harreman zuzena dauka maila sozioekonomikoak elikadura egokia edo desegokia izatearekin, eta, beraz, obesitatearekin. Gaur egun, elikagai osasuntsuenak garestiagoak dira; eta bestetik, koipe, azukre, karbohidrato findu eta halakoetan aberatsenak diren produktuak oso merkeak dira. Hanburgesa batek euro bat balio du, eta horrekin otordu bat egin daiteke. Bestalde, kilo bat tomatek zenbat balio duen ere badakigu.

Gaur egun, onartuta daukagun arazo bat al da obesitatea?

Bai, eta horregatik zientzialariok norabide horretan laguntzen ari gara. Jendeak informazioa badauka, baina hala ere gero eta obeso gehiago dago. Uste dut horren aurka egiteko baliabide gutxi ematen ditugula.

Beraz, ez da nahikoa egiten?

Programak eta ekintzak egiten dira, eta asko, baina ez dira ondo egiten. Planteamendu profesionalaren inguruan arazo bat dago. Estatuan, elikadura jorratu dutenak medikuak, erizainak eta endokrinoak dira... eta obesitatearen jatorriari buruz asko dakien jendea da, baina Europako beste herrialdeetan dietistaren figura dago, alegia, planteamendu dietetiko zehatz bat egiten duen profesionala, helburu zehatz baterako.

Ideia bat egiteko, Europan, ospitaleetan dietistarik ez duen bakarra da Estatu espainola. Bere presentzia indartu behar da.

Pozgarria litzateke programa beste ospitaleetara hedatzea.

Amaia eta Garbiñe dietistek asmoa daukate Gipuzkoan egiteko. Bertako endokrinoekin harremanetan jarri dira dagoeneko eta baliabideak bilatzen hasiak dira. Ziurrenik hilabete gutxiren buruan abiatuko da. Gu, bestalde, finantziazio bila gabiltza Araban errepikatzeko; izan ere, klinika pribatuetan 1.500 euro balio dute antzeko programek.

 

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo