ZIENTZIA
Biorrekinak eta aire garraioa
Mikel SUSPERREGI mikel@carbonica.org
Negutegi efektua murrizteko ezinbestekoa da garraioen CO2 isuriak gutxitzea. Lur garraioaren kasuan, irtenbidea argindarra erabiltzea da.
Aire eta itsas garraioak ordea, argindarraren teknologietatik erabat alboratuak geratu dira. Tamainu txikiko prototipoak ikertu dira, baina hegazkin komertzialentzat motorra elektrikoa erabiltzea guztiz ezinezkoa da.
Pisu handia dela eta, etorkizunean ez ditugu hegazkin elektrikoak inoiz izango, eta errekin fosilen alternatiba bezala, energia nuklearra erabiltzea garestiegia eta arriskutsuegia da hegazkin komertzialentzat.
Bada ordea beste irtenbide bat: bioerrekinak. Hauek landareetatik sortutako errekinak dira, eta ustez ez dituzte CO2 isuri gehiago sortzen.
Errealitatea ordea, konplexuagoa da, izan ere landareek zainketak behar dituzte (ura, eta bestelako aktibitate industrialak) bioerrekina sortzeko. Horregatik, ez da guztiz egia esatea karbonoaren balantzaren aldetik negutegi efektua ez dutela areagotzen. Dena dela, errekin fosilak erabiltzea baino aukera hobea da.
Hil honetan, Thompson oporretako konpainiak lehen hegaldi komertziala egin du bioerrekinak erabiliz, Birminghametik Lanzarotera. Bezeroek mezu horri ongi erantzun diote eta honenbestez, aurreikustekoa da aire konpainia ugarik beste hainbeste egingo dutela.
Virgin Atlantic-ek denbora berean iragarri du 2013tik aurrera beer hegazkinek Suedian prozesatutako bioerrekinekin ibiliko direla.
Pentsamolde berri honek sormena bultzatu du eta konponbide berri asko sortu ditu. Adibidez, gasolina garestia dela-eta, gaur egun jatetxeetako sukalde olio birziklatua erabiltzen dute Londreseko taxi askok. Ingurugiroari dagokionez irtenbidea bikaina da eta ekonomiaren aldetik, hobea.
Janariaren birtziklatzeko teknologiek gaur egun energia sortzeko bideak bilatzen dituzte. Azken finean, zabor mota guztiek, eta janariak bereziki, energia kopuru handietan sor dezake.
Etorkizunak ezusteak dakartza, eta gizakiaren adimena handia da. Horregatik zaila da aurreikustea zein norabide hartuko dugun. Agian egun batean Londresetik New Yorkerako hegaldian iragarriko digute hegazkina urte osoko zaborra erretzeari esker dabilela. Nori daki. Teknologikoki behintzat, emaitzak lortzea da lehentasuna.