GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lege mailako arauak euskaraz argitaratuko dira BOEn

GARA | DONOSTIA

Administrazioan Euskaraz taldeak goraipatu egin du Estatu espainoleko Presidentetzaren Ministerioak eta Lakuak sinatuko duten akordioa. Adostutakoaren arabera, Estatuan onartzen diren lege mailako arauak euskaraz kaleratuko dituzte BOE Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Hitzarmenak 489/1997 Dekretuan dauka oinarria eta orain dela hamalau urte arautu zen BOEn horrelako legeak euskaraz agertzeko hitzarmenak sinatzeko aukera. Gaur egun, galegoz, katalanez eta valentzieraz ere irakur daitezke lege mailako arauak.

Bide batez, EAJ kritikatu dute: «Behin ere ez diote garrantzirik eman aukera horri. Nafarroako gobernu espainolistek bezala jokatu dute», diote.

Legeak euskaraz izatea Justiziako profesionalen eskuetan erabiltzeko moduko tresna jartzea dela diote, eta «ezinbesteko urratsa»izan dela. Hala ere, ohartarazi dute Estatuko legeak euskaraz eskura izatea ez dela nahikoa «boteregune erdaldun hori urratzeko», oraindik «oztopo anitz» geratzen baitira, «epaileak, fiskalak eta gainerakoak».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo