GARA > Idatzia > Kultura

«Atakak» poema liburua idatziz, Hasier Larretxeak Baztango basoetara ihes egin du

Hasier Larretxeak (Arraioz, 1982) hirugarren poesia liburua kaleratu du Alberdaniarekin, «Atakak», eta Madrilen bizi den sortzailearentzat hemen egoteko modua izan da idaztea, Baztango basoetara ihes egitea.
p049_f02_148x88.jpg

Maider IANTZI | DONOSTIA

Sarbide estua, itoa da ataka, denbora igaro arren zutik dirauena, iraunkortasunaren testigantza, bizimodu mota baten iraunkortasunarena. Hasier Larretxea poeta baztandarrak beti izan du gustuko irudi hori eta bere liburu berrirako baliatu du, Pello San Millanen argazki batekin batera. Atzoko aurkezpenean aitortu zuenez, nostalgia dezente dago lan honen sakonean, Arraiozen sortua bada ere, urteak daramatzalako Madrilen bizitzen eta berarentzat idaztea Baztan beregan bizirik mantentzeko era delako.

«Ez da turistaren begirada, baina bai bertze begirada bat. Hiriko bizimodutik desintoxikatzera bezala etortzen naiz eta poeta gisa omenaldi edo gorazarre bat egin nahi izan diot landa eremuari. Aizkolari eta harri-jasotzaile baten semea naiz, aizkorak eta harriak izan ditut txikitatik eskura, hori izan da nire heziketa eta liburu hau omenaldi bat da bizimodu hori irakatsi zidatelako».

Baztan leku lasaigarria da berarentzat eta han dagoelarik inon baino gogo gehiago sentitzen omen du idazteko. Horregatik, asteak pasatzen ditu hemen poemak sortzen.

«Nahiz eta konkortu,/ agurra betierekoa izanen da. Haizeak,/ betiko moduan txinaurriak eraginen dizkigu./ Begiraden bizilagunek/ haitzuloetako hustasun bera utziko dute», hasten da poema bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo