ETA-ren adierazpen historikoaren ondoren
Bultzada berri bat lortu nahi dute Gernikako sinatzaileek, gaur Bilbon
GARA | BILBO
ETAren erabakia oso pozik hartu dute Gernikako Akordioa sinatu zuten talde guztiek, beren bidearen balioa berretsi duela argi ikusten baitute. Ezker abertzaleaz gain, horretan bat egin zuten atzo LAB sindikatuak, Aralar eta EA alderdiek eta Etxerat elkarteak, besteak beste. Guztiek iritzi diote orain estatuen txanda dela eta gatazka konpontzeko aukera inoiz baino ageriagoa dela.
Adierazpenaren ondoren, gaur Bilbon deitua dagoen manifestazioak garrantzi berezia duela bistakoa da. Mobilizazioa Gernikako sinatzaileek deitu dute eta La Casillatik abiatuko da 17.30ean, ``Euskal Herriak konponbidea nahi du'' lelopean. Oso jendetsua izatea espero dute antolatzaileek.
Irail bukaeran lehenengo urteurrena ospatzeko egindako ekitaldian iragarri zuten deialdia, baina geroztik bidea nabarmen ireki da. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak akordioa sinatu ondoren, ETAren su-etena egiaztatzeko Nazioarteko Batzordea sortu zen, erakunde armatuak hori laguntzeko kon- promisoa hartu zuen, Donostiako Nazioarteko Konferentzia burutu zen, ezker abertzaleak Aieteko Adierazpenaren alde egin du eta, azkenik, ETAk jarduera armatua behin-betiko etetea erabaki du. Hori guztia hilabeteren buruan gertatu da.
LAB, EA, Aralar eta Bildu
LAB erakundeak bere ordezkari guztiak bilduak zituen atzo Donostian, egoera politikoa baloratzeko Nazio Biltzarrean hain zuzen. Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak bertan esan zuenez, «gatazkaren konponbideari begira gaur arte emandako urrats handiena» eman berri du ETAk, eta orain «guztiok erantzukizunez erantzun behar dugu».
Bi estatuen immobilismoaren gainetik Euskal Herria abian dela nabarmendu zuen Etxaidek. «Oztopatu» arren, «ezin izan dute ekidin», txalotu zuen. Era berean, ireki den prozesuari aurre egin nahi diotenek oker jokatuko dutela ohartarazi zuen.
Erronka «akordio demokratikoa» eskuratzea dela adierazi zuen LABeko agintariak, eta horretarako, «elkarrizketa, negoziazio eta konpromisoaren ordua» dela erantsi zuen. «Euskal Herriaren hiritargoaren indarra duen biderik gelditzerik ez dago, lortuko dugu», ziurtatu zuen Etxaidek.
Gernikako Akordioko eragileetako ESK sindikatuak ohar baten bidez dei egin zien Madrilgo eta Parisko gobernuei, «dagozkien esparruan bete-betean inplikatu daitezen» eskatzeko.
Alderdiei dagokienez, Aralarren izenean Patxi Zabaletak etapa bat itxi eta beste bat irekitzen dela esan zuen. «Une historikoa» dela adierazi ondoren, orain euskal presoen eskubideen alde zein euskal gizartearen aniztasuna onartzearen alde «aurrerapausoa» eman behar dela aipatu zuen.
EAk «urrats erraldoitzat» jo du ETAren erabakia. Pello Urizar buruzagiaren ustez, hurrengo pausoak espetxeetan gertatzen diren lege urraketak bertan behera uztea eta kartzelan dauden agintari politikoak askatzea lirateke. «Pilota gobernuen teilatuan dago orain», ondorioztatu zuen.
Nafarroako Legebiltzarreko Bilduko eledun Bakartxo Ruiz eta Maiorga Ramirez batera agertu ziren, hauek ere bi estatuei dei egiteko eta «azkenean eztabaida politikoari ekiteko unea» dela berresteko. Bide honetan, Nafarroako Gobernuari ere mezua bidali zioten, «be- hingoz diskurtso zaharkitu hori bazter dezan eta bakea eta normalizazio politikoaren aldeko konpromisoa har dezan».
Etxerat: «180 graduko iraulia»
Gaurko manifestazioaren garrantzia aipatu zuen Etxerat elkarteak, Gernikako Akordioaren sinatzaileetakoak. ETAren adierazpena «konponbidera hurbiltzen gaituen urratsa» dela esan dute senideek, baina orain hori eskuratzeko bidea egitea gelditzen dela argi utzita. «Urrutirago joan gabe, gaur bertan presoen milaka senide eta lagun abiatuko dira bakarrik, munduari 20 irauli emanez eta mundutik ilargira doan distantzia bi aldiz ibiliz», kartzeletara iristeko.
«Alde anitzeko urratsak egiteko ordua da», ziurtatu du Etxerat-ek. Horretarako, espetxeetan jazotzen diren «muturreko egoerak» baztertu behar direla aipatu du, bai eta espetxe politikari «180 graduko iraulia» ematekoa ere.
Oro har, gatazkaren erro eta ondorio guztiei aurre egingo dien agertokia eraikitzea «gu guztion lana da -esan du elkarteak-. Preso eta iheslariak etxeratzea ahalbidetuko duen agertokia. Eta bide horretan euskal gizartearen bultzada ezinbestekoa da». Hori dela-eta, gaurko mobilizazioa aurrera egiteko «aukera handia» dela uste du Etxerat-ek.
Lapurdiko Anai Artea elkartea ere pozik ageri da ETAk bere jarduera armatua behin-betiko etetea erabaki izanagatik. Orain bi estatuen «berehalako erabakien zain gaude -zehaztu du-. Giza eskubideak ez dituzte gehiago zangopilatu behar».
Euskal selekzioen alde jarduten den ESAITen ustez ere, txalogarria da ETAren erabakia, «irekitzen ari den prozesu berri eta itxaropentsu honi, argi berdea piztu eta herriaren esanera jarri delako». Honek ere Bilboko hitzordua sustatu du eta parte hartzeko deia egin du.
Mobilizazioa bultzatu dutenen artean akordioa sinatu zuten taldeez gain norbanako ugari daude: Ainhoa Aznarez PSNko kide ohia, Endika Guarrotxena Athletic-eko jokalari izandakoa, Kontxi Bilbao EBko legebiltzarkide ohia, Mario Zubiaga eta Ramon Zallo irakasleak, Unai Iturriaga, Fredi Paia eta Xabier Amuriza bertsolariak, Ramon Labayen Donostiako alkate ohia, besteak beste.
El diputado general de Gipuzkoa opina que «los gobiernos español y francés y ETA tendrán que abordar las consecuencias del conflicto», como víctimas y presos. Añadeque las liberaciones del GAL muestran que «si hay voluntad, se resuelve todo».
Entre los grupos vascos que no han suscrito el Acuerdo de Gernika destaca ELA, que califica de «excelente noticia» la decisión de ETA y la considera «coherente con la reflexión expresada en los últimos tiempos por la izquierda abertzale ilegalizada».
El sindicato que dirige Adolfo Muñoz considera que el fin de la actividad armada debe abrir un nuevo tiempo político en el que puedan abordarse diversas cuestiones. Además de reclamar a Madrid y París diálogo sobre las consecuencias del conflicto, aboga por «pasos importantes en materia de derechos humanos. Urge hacer verdad, compensar y asistir a todas las víctimas, así como garantizar que en el futuro no se produzcan ulteriores violaciones de derechos. E incluimos también en este capítulo, nuestra exigencia de modificación de la política penitenciaria acabando con la dispersión de los presos, poniendo en libertad a los enfermos y revisando la doctrina Parot».
Junto a ello, defiende que «se reparen las graves deficiencias democráticas del Estado español, las que se arrastran desde la llamada transición y las perpetradas al calor del pacto antiterrorista suscrito por el PP y el PSOE y refrendado por los sindicatos españoles y franceses».
Felicita además a «quienes han trabajado por la paz» y recuerda «con emoción» a sus afiliados muertos y amenazados «tanto por ETA como por los aparatos del Estado».GARA
El alcalde de Donostia emitió un bando sobre la declaración de ETA, en el que destaca el valor de la Conferencia del lunes, pide responsabilidad, reivindica los derechos para todas las personas y solicita a los donostiarras que ayuden a no desperdiciar la ocasión.