ELKAR
Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka zabalik dago
Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz sortutako Tene Mujika bekaren laugarren ediziora lanak aurkezteko epea zabalik dela jakinarazi dute Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Oinarriak www.elkarfundazioa.org-n kontsulta daitezke, baita www.deba.net-en ere.