GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hilaren 25ean Gernikara joatera dei egin dute eragile ugarik

GARA | BILBO

«Euskal herriak, bere esparru guztietan aurrera egin ahal izateko, herritarron hitzarekiko errespetua oinarri, burujabetza behar duela ozen aldarrikatu nahi dugu». Horixe adierazi zuten makina bat eragilek ostegunean. Datorren asteartea, hilak 25, Gernikako Estatutuaren eguna, jai ofizial gisa ospatuko den lehen aldia izango da aurtengoa. Denek ez dute, ordea, data gorriz jarri nahi egutegian.

Herri Eskolak eta ekitaldia egingo dituzte Gernikan. Babesleak honakoak dira: Bai Euskal Herriari, Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Herriak Bere Eskola, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Anitzak, Esait, Elkartzen, Bilgune Feminista, Eguzki, Askapena, Topatu, Sortzen-Ikasbatuaz, Torturaren Aurkako Taldea, Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokia, Gazte Abertzaleak, Gite-Ipes, Amarauna, EHNE Bizkaia eta LAB sindikatua.

Goizeko 10.00etan hasita, «herri honetako txoko ezberdinetan, Historia, Sozioekonomia, Gazteria, Hezkuntza, Nazio Egituratzea... Euskal Herriaren burujabetzarako arlo ezberdinetatik egin daitezkeen ekarpenen inguruan hausnartu eta eztabaidatuko dugu».

«Euskal Herriaren ukazio eta zatiketan sakondu nahi dutenen aurrean», Gernikara joan izan nahi dutenentzat autobusak egongo direla esan zuten antolatzaileek. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da, eta azaldu dutenez, 13.30ean emango diote amaiera egunari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo