GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Iñaki Petxarroman, berria, 2011/10/26

2015

Lau urte barru estatus politiko berri baterako proposamena eramango du EAJk Espainiako Gorteetara. Proposamenak ituna edukiko du oinarri, eta «Euskadiren» naziotasunaren aitortza, ardatz. «Euskadik bere ahotsa izan nahi du munduan, eta askatasunez erabaki bere geroa», adierazi du EAJko EBBko presidente Iñigo Urkulluk EAEko estatutuaren ospakizun ekitaldien harira egindako adierazpenetan.

ETAren agiriaren ondoren euren burua kokatzen ari dira alderdi politikoak, eta datozen hauteskundeetarako prestatzen. Eremu abertzalean lehia estua espero da Amaiur koalizioaren eta EAJren artean, eta testuinguru horretan ulertzen errazagoak dira Urkulluren hitzak. Baina EAJ estatutu berri baten proposamenarekin Gorteetara joan zen azkenekoan -Ibarretxeren planarekin- Madrilen ezezko biribila besterik ez zuen jaso. Beraz, galdera hauxe da: Eta Madrilek uko egiten badie Euskal Herriaren eskubide politikoei zer egingo dute alderdiek?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo