GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zarautz

Pirritx eta Porrotxen saio berezia etzi ospatuko den Mobi-Bike egunean

Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak Mobi-Bike eguna antolatu du azaroaren 1erako, Zarautzen. Elkartearen berri ematea eta dituen beharretarako dirua lortzea dira ekimenaren helburu nagusiak. Eguna 9.00etan hasiko da, mendi bizikleta zeharkaldi batekin. Triatloi txikia ere izango da, baita pertsonaia ospetsuen bizikleta ibilaldia ere. Erakusketak eta umeentzako zirkuituak ere iragarri dituzte, baina, zalantzarik gabe, txikienek gehien espero duten agerraldia 17.00etatik aurrerakoa izango da. Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen saio berezia ikusteko aukera izango dute Zarautzera gerturatzen direnak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo