GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iparragirrerekin metatutako indarra areagotu nahi dute gaixo dauden preso guztiak etxeratzeko

 GARA |

Ondarroa eta Donostialdeko Iparra Galdu Baik plataformetako kideek Ibon Iparragirre ospitalean zaintzapean dagoen euskal presoaren egoeraren berri eman eta egindako kanpainaren balorazioa egin zuten atzo. Azaldu zutenez, Iparragirrek ingresatuta jarraitzen du, eta, alta ematen badiote ere, etxean egon beharko du kalera irteteko duen lau orduetan izan ezik.

Hemendik aurrerako ibilbideari dagokionez, plataforma «sostengu taldea» bihurtuko dela iragarri dute, «osasun arloan, epaiketen aurrean edo beste edozertan Iboni behar duen laguntasuna eskaintzeko».

Bestalde, “Iparra Galdu Baik, Ibon Etxera” plataforma “Iparra Galdu Baik, Gaixo Larriak Etxera” bihurtzeko bidean dagoela esan zuten, «kanpainan zehar metatutako indarra eta elkartasuna areagotzeko eta zabaltzeko», eta Txus Martin, Inma Berriozabal, Jose Angel Biguri, Iñaki Etxeberria, Josetxo Arizkuren, Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jesus Mari Mendinuetaren kasuak aipatu zituzten.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo