GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Haurrentzako Lehen Aldia antzerki zikloa hartuko du aurten ere Leioak

Haurrei zuzenduriko Lehen Aldia antzerki zikloaren laugarren edizioa egingo da hilaren 19an eta 20an Leioa udalerri bizkaitarreko Kultur Leioa aretoan. Egitasmoa duela lau urte sortu zen Kultur Leioaren ekimenez, eta helburu nagusia umeak txikitatik antzerki mundura erakartzea da, gurasoen eskutik baldin bada, hobe. Leioako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, aurtengo edizioan bi antzerki lan izango dira zikloan, alde batetik, Marisa Amor madrildarrak zuzenduriko «Paisajes», eta, bestetik, Teatro Paraiso euskal taldearen «Kaleidoskopio». Lan bakoitza goizez zein arratsaldez ikusteko aukera izango da, 12.30ean eta 18.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo