GARA > Idatzia > Ekonomia

Nafarroako ikastoletako soldata murrizketa ez zen legezkoa izan

GARA |

Nafarroako Ikastolen Elkarteak gauzatutako soldata murrizketa ez zela legezkoa izan ebatzi du Nafarroako Epaitegiak. Horrela, ELA eta LAB sindikatuek jarritako salaketari arrazoia eman eta kaltetutako irakasleek murrizketa eman aurretik zuten soldata jasotzeko eskubidea dutela aitortu du.

Sententziaren arabera, Ikastolen Elkarteak gauzatutako murrizketak negoziaketa kolektiborako eskubidea eta askatasun sindikala urratzen ditu.

ELAren arabera, epaileen ebazpena «aurrerapauso» garrantzitsua da, «batik bat soldata murrizketen aurkako borrokan». Era berean, irakaskuntza itaunduak 2012an jasango duen lau milioi euroko murrizketa ekarri du gogora, eta, ondorioz, soldaten gainean izan dezakeen eraginagatik kezkatuta agertu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo