Aldundiak ez du aurrerantzean Gipuzkoa Aurrera taldea babestuko
GARA |
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Aurrera lantaldearekin dituen harremanak eten egingo dituela jakinarazi zuen atzo Martin Garitano ahaldun nagusiak. Ziurtatu zuenez, harremanak aurten etengo dituzte, aurreko gobernuak (EAJ-Hamaikabat) sinatutako akordioa agortzen denean.
Hortaz, Diputazioak, Adegik, Kutxak, Mondragon Korporazioak, Donostiako Udalak eta Merkataritza Ganberak osatzen duten Gipuzkoa Aurrera lantaldeari babes ekonomikoa emateari utziko dio Aldundiak.
Ostera, «parte hartzea» helburu duen proiektu berri bat martxan dagoela jakinarazi du Martin Garitanok. Ekimena guztiz antolatuta dagoenean Gipuzkoa Aurrera lantaldeko kide guztiei jakinaraziko zaiela azaldu du, eta prozesu berrian parte hartzeko aukera izango dutela ere gaineratu du.