GARA > Idatzia > Kultura

Jada aditu daiteke Berri Txarrak-en «Haria» disko berriko singlea

GARA | DONOSTIA

Berri Txarrak taldeak prest du zazpigarren diskoa, «Haria», eta dagoeneko «Albo-kalteak» lehenbiziko singlea entzun daiteke Interneten. Doan jaits daiteke www.berritxarrak.net-en. «Haria» heldu den azaroaren 21ean aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Ross Robinsonekin (Slipknot, The Cure, At The Drive-In...) Kalifornian ekoitzi zuten lan honek hamabi ale berri jasotzen ditu, BTX-en disko batean espero litezkeen (edo ez) ezaugarriekin: «Rocka eta punka, pasioa eta amorrua, popa eta hardcorea, poesia eta ezinegona, melodia, indarra eta arriskua: KANTAK».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo