Gau eskolen aldeko bertso bazkaria, Bilbon
GARA |
Hainbat auzotan egiten dituzten euskarazko gau eskolak bultzatzeko asmoz, «Gau eskolak aurrera» lelopean, bertso bazkaria antolatu du Bilbon GITE-IPES Gizarte Ikerketarako Eragileak larunbat honetarako.
Giroa berotzeko asmotan, bazkalaurrean triki poteoa egingo dute, 12.30ean Bilbo zaharreko plazatik abiatuta. Horren ondoren, 15.00ak aldera, Andoni Egaña, Fredi Paia eta Unai Iturriagaren bertsoak entzun ahal izango dituzte Errondabide kultur elkartean (Alde Zaharreko Herriko Taberna) egingo den bazkarian.
Bazkalostekoarekin nahikoa ez duenak, Zazpi Katu gaztetxean, 19.00etan, Gibel Urdinak taldeak emango duen kontzertura joateko aukera izango du. Eta amaitzeko, gauerako, karaokea eta guatekea prestatu dute.