GARA > Idatzia > Ekonomia

LABeko pentsiodunek gizartearen aldeko politika publikoak exijitu dituzte

p027_f02.jpg

GARA |

LABeko helduen eta pentsiodunen arloko kideek batzar nazionala egin zuten atzo Lasarten, Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusia bertan zela. Egungo politika publikoen aldaketa eskatu zuten, «gizartearen interesak defendatuko dituen politikak bihur daitezen».

Biltzarrean adostutako ebazpenak «elite politiko-ekonomikoek» adosten dituzten erreforma eta neurri «ultraliberalen» aurka borrokatzen jarraitzeko asmoa nabarmentzen du. Izan ere, «pertsona helduok eta pentsiodunok asko daukagu egiteko eta esateko».

Era berean, heldu eta pentsiodunen «ezaugarri eta arazo espezifikoei» erantzungo dietela azaldu dute, «gure bizi-baldintzak duintasunez bermatu daitezen lortu arte».

Euskal esparruaren aldeko apustua egin eta gero, egungo momentu politikoaren aurrean «guztiok erantzukizunez» jokatzeko deia egin dute; izan ere, «eragile aktiboak izan beharra dugu egoera berri honetan ere».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo