GARA > Idatzia > Kultura

«Hitzezko Txalupak», Euskal Herria Miramon eta Sao Tome artean

Josu Martinez zinemagilearen eta Alfonso Etxegarairen arteko elkarrizketak paperean islatu behar izaten dira bien artean dagoen distantzia handia dela-eta. Horiek datorren astean kaleratuko ditu Elkarrek liburu batean. «Hitzezko Txalupak» du izena eta hona aurrerapen txiki bat.

p056_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

«Hitzezko Txalupak» gutun bilduma bat da, Josu Martinezek eta Alfonso Etxegaraik elkarri idatzitako eskutitz sorta. «Sagarren denbora» filmaren ondorioz sortu zirela esan daiteke, baita irratsaio baten ondorioz ere. Elkar argitaletxeak kaleratuko ditu hilaren 9an.

Gutun horiek, Martinezek idatzitakoak euskaraz eta Etxegarairenak gazteleraz, irratsaio baten karietara sortu ziren. Martinezek «Arratsean» saioan «Osabari gutuna» izeneko kolaborazioetan gutunak idazten zituen astero arlo politiko eta sozialean gertatutakoak kontatuz, gutun guztiak, 2010-2011 ikasturtekoak, biltzen ditu, beraz. Osabak, Etxegaraik alegia, bere erantzunak bidali zizkion Martinezi Sao Tometik eta Elkarrek datorren asteazkenean kaleratuko duen liburuan bildu dituzte guztiak.

Jarraian agertzen diren bi idazkiak adibide bat dira, liburu hasieran topa daitezkeenak. Martinezek ikasturteari ekin diola azaltzen dio osabari eta Euskadi Irratiko berriak kontatzen dizkio Etxegarairi, lankideei buruzkoak, baita bere irrati tartetxoari buruzkoak ere.

Etxegaraik, berriz, Sao Tome eta Principe Afrikako uhartetik erantzuten dio, bertan baita deportaturik etakidea izatea leporatuta.

Elkarrek aurkezpen ekitaldia egingo du datorren asteazkenean, Donostiako bere aretoan goizeko hamaiketan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo