National
Avironek ezin izan dio jarraipenik eman bolada onari
PARIS FC 2
AVIRON 1
Jon LEUNDA
Parisen amaitu zen Avironen bolada ona. Lapurdiko taldea ez zen ongi aritu, azkenaldiko partidarik txarrenetakoa egin zuen, eta amaieran punturik gabe itzuli zen. Horren ostean, sailkapeneko azkenaurreko postuan geratu da, eta salbazioa hiru puntura dauka.
Gauzak oso azkar okertu zitzaizkien lapurtarrei, frantziarrak laugarren minutuan aurreratu egin baitziren. Hortik aurrera saiatu ziren zuri-urdinak erasoan zerbait egiten, baina partida etxekoen kontrolpean egon zen, eta bigarren gola lortu zuten. Gironek emaitza murriztu zuen, baina ez zegoen beste ezertarako tarterik. Zulotik irteteko zuri-urdinei lanean jarraitzea besterik ez zaie geratzen.