GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

SURFA Lehiaketa

Kelly Slaterrek atzo irabazi zuen ASP zirkuitua

 Asteazkenean garailetzat jo arren, arduradunek akats bat izan zela onartu dute.

GARA

Aurtengo ASP zirkuituko titulua Kelly Slaterrek irabazi du, San Frantziskoko WCT zirkuituko hamargarren proban, 2011ko txapelduna izateko behar zituen puntuak lortu ostean. Bere hamaikagarren koroa, ordea, ez zuen asteazkenean eskuratu, txapelketako hirugarren itzulian Daniel Ross garaitu zuenean, atzo baizik, laugarren txandan Miguel Pupo eta Gabriel Medina brasildarrak menderatu ostean. ASPko arduradunek aitortu zutenez, akats bat izan zuten puntuazioa emateko garaian, eta estatubatuarrak beste txanda bat pasa beharra zeukan matematikoki garaipena eskuratzeko.

Horrenbestez, iaz bezala, aurten ere itzuli osoa amaitu aurretik eskuratu du txapela Slaterrek; gainerako lehiakideek ahalik eta puntu gehien biltzeko asmoz jarraituko dute lehian, baina aurtengo irabazleak jada izen-abizenak ditu.

Kellyk Hegoafrikako txapelketan parte hartu gabe lortu du titulua. Australian, Tahitin eta Trestlesen berak irabazi zuen. New Yorkeko eta Portugaleko txapelketetan bigarren postuan geratu zen, eta aurtengo txapela irabazi badu ere, beste garaipen bat ere lor dezake oraindik; izan ere, zirkuitua, abenduan Hawaiin egiten den Pipelineko txapelketarekin amaitzen da.

GREG NOLL

Waimean inoiz hartu den olaturik handiena hartu zuena, Pipelinen lehen aldiz surf egin zuena eta Waimeako badian lehen olatua hartu zuen surflaria Greg Noll izan zela dioena gezurretan ari da.

BEAR

Big Wednesday filmean, «Bear» goitizena duen pertsonaiarena egiten duen aktoreak ordezkatzen duen pertsonaia historikoa Woody Brown da, Waimean izan ziren lehen bi surflarietako bat.