GARA > Idatzia > Euskal Herria

Deba ibaian atzemandako gorpuaren ingurukoak ikertzen ari dira

GARA | MENDARO

Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten igandean Deba ibaian, Mendaro parean, ur gainean. Lakuako Gobernuko Barne Sailak zabalik utzi ditu hipotesi guztiak, eta oraingoz ez dute gizonezkoaren nortasunaren berri eman.

Txirrindulari batek aurkitu zuen gorpua igande goizean. Biluzik zegoen, baina Ertzaintzaren arabera ez da datu erabakigarria; izan ere, aurreko asteburuan Gipuzkoan jasotako euriteek ibaiak guztiz zakartu zituen. Ondorioz, Ertzaitzaren arabera baliteke uraren indarrak arropak kendu izana. Ibaiak gorpua Mendaro ingurura lekualdatu izana ere ez du baztertzen Ertzaintzak.

Autopsiaren zain, Ertzaintzak ikerketa bat ireki du gorpua identifikatu eta gertakariak argitu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo