GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA, Mikel Lizarralde 2011/11/16

Ikusezin bihurtuta

(...) Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik hamabost guardia zibil epaitu zituzten Gipuzkoako Auzitegian, eta haietako lau zigortu zituzten bi atxilotuek «tortura larriak» jasan zituztela ebatzita. Epai irmoa zena, baina, ezerezean utzi du Gorenak, torturak «frogatu ez direla» argudiatuta.

EPPK-k preso batzuk askatasun eskaerak aurkezten hasiko direla iragarri eta Francisco Caamaño Justizia ministroak presoak «bide onean» doazela esan berritan, eman lezake atzo jakinarazitako epaiak polizia indarrak goxotu nahi dituela. Baina errealitatea egoskorra da, eta argi adierazten du Espainiako estatuan torturaren salaketak ez duela bidea egiteko aukera txikiena ere. Egoera politikoa bata edo bestea izanda ere, tortura ikusezin bihurtzen dutela beti. 2001ean zazpi guardia zibil zigortu zituzten torturak egotzita. Berehala indultatu egin zituzten lau.Orduz geroztik, salaketa batek berak ere ez du zigor epairik ekarri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo