GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Heineken Kopa

Hasitako bideari jarraipena eman behar dio Biarritzek

Atzokoan garbi ikusi zen orain arte egin duena baino askoz ere gehiago egin dezakeela talde lapurtarrak.

p047_f01_148x108.jpg

BIARRITZ 15

SARACENS 10

Jon LEUNDA

Biarritzek garaipen bat behar zuen indarra hartzen hasteko, eta hori atzo heldu zen. Gainera, unerik onenean, izan ere, porrot batek final laurdenetatik ia kanpoan uzten baitzuen talde lapurtarra. Atzoko lau puntuek aukerei eusteko balio diete zuri-gorriei.

Pena bakarra amaierakoa izan zen, kanpotarrek gauzatutako entsegua lortu baitzuten. Hala ere, gauzak dauden bezala, garrantzitsuena irabaztea zen, eta hori lortu zen. Orain, atzoko garaipenak emandako indarra baliatu eta Biarritz bide onari jarraipena emateko gai izatea espero dute zaleek, taldean aurrera egiteko maila duten jokalariak baitaude.

Lehen zati orekatu baten ostean, bigarrengoan kanpotarrak aurretik jarri ziren zigor kolpe bat gauzatu ostean. Hortik aurrera zuri-gorriak jaun eta jabe izan eta partidari buelta eman zioten.

Harinordokik entsegu bat lortu ostean, Biarritz aurretik jarri zuen, nahiz eta Peyrelonguek ez zuen ostikoarekin asmatu. Atzoko lapurtarren jaurtitzaileak, ordea, ondoren izan zuen zigorra gauzatu eta markagailuko tartea zabaldu zuen.

Partida ia erabakitzeko, berriz, Ngwenyak euskaldunen bigarren entsegua lortu zuen; oraingoan ostikoarekin ez zuen hutsik egin Peyrelonguek. Norgehiagoka horrela amaituko zela zirudienean, kanpotarrek entsegua lortu zuten, gauzatu ere bai, bide batez defentsako puntua batuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo