GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

gizon-proba

Bizkaitarrek gehiengoa izango dute Euskadiko Txapelketan

J.L.

Bizkaitarrek gehiengoa izango dute gaur eta bihar Nabarnizko probalekuan jokatuko den Euskadiko Txapelketan. Gaur 20.00etan hasita, eta bihar, berriz, 12.30ean eta 17.00etan hasita izango dira norgehiagokak.

Gaur, 85 kilotik beherakoak neurtuko dira. Basaibar, Satsibar eta Ormaetxea arituko dira lanean. Bihar, 85 kilotik gorakoak lehiatuko dira. Aurtenetxe eta De la Concepcion goizean, eta Perez, Altzola, Urpe eta Lopez arratsaldean. Azken hau arabarra da, eta gainerako guztiak, bizkaitarrak.

Mikel Altzola da azken urte hauetako txapelduna, eta aurtengoa irabazteko faborito nagusia ere bera da. Ongi dagoela besteen gainetik dago, eta gainerakoei zaila egingo zaie menderatzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo