GARA > Idatzia > Kultura

Haur eta gazteei «liburu onak» eskaintzeko sortu dute Klis-Klasikoak bilduma

GARA | DONOSTIA

Klis-Klasikoak bilduma berriarekin, Lakuako Gobernuak eta Galtzagorri elkarteak bi helburutan egin dute bat: euskarazko haur eta gazte literatura sustatu nahi dute, eta euskarazko irakurzaletasuna piztu. Aurkezpenean azaldu zutenez, gabezia handi bati erantzuteko asmoz jaio da bilduma. «Liburu onak, kalitatezkoak» egitea dute xede, historian ezinbestekoak bihurtu direnak gurera ekartzea eta egoki plazaratzea. Euskarazko liburu klasikoak berrargitaratzeaz gain, literatura unibertsaleko lanak ere kaleratuko dituzte gure hizkuntzan. Lau liburu atera dituzte hasteko: «Txan fantasma», «Maria Goikoak batbirulau», «Indianoa» eta «Pinotxoren abenturak».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo