GARA > Idatzia > Kultura

aralarren salaketa blanca urgelli

«Gaizki negoziatu zen ETB ikusteko ituna Nafarroako Gobernuarekin»

ETBk Nafarroan emititzen den «Navarra Directo» saioa kendu nahi duela-eta, interpelazioa egin zion atzo Mikel Basabe Aralarreko legebiltzarkideak Blanca Urgell Kultura sailburuari. «Bultzada politikoa eskatzea ez da gehiegi eskatzea. Jaurlaritzak eta alderdi sozialistak bultzada politikoa eman behar diote gaiari, Nafarroan ere ETB LTDren bitartez ikus dezaten, zeren horrek ekarriko baitu Nafarroarako albistegi propioaren egonkortzea, sendotzea eta finkatzea», adierazi zuen. Iragarri zuenez, Aralarrek mozioa aurkeztuko du Legebiltzarrean, Lakuari eskatzeko berriz negozia dezala Nafarroako Gobernuarekin «gaizki« egindako hitzarmena, han ere euskal telebistaren lau kateak multiplex bidez zabaltzeko. Ostegunean, ETBk «Navarra directo» uztailera arte mantentzeko asmoa duela jakinarazi zuten, emisio-denbora, aurrekontua eta giza baliabideak erdira ekarrita. Hala ere, horrek ez du segurtatzen saioak iraunen duenik, Nafarroan oraindik emisio analogiko bidez ikusten delako telebista katea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo