
«GARTXOT» LIBURUA
Gartxoten kondaira, testuingurua eta sortzaileen testigantzak bildu dituzte
Ohar-papertxoz osatutako altxor txiki hau Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeñak idatzi dute, «Gartxot» filmaren gidoilariek. Lehenengo zatian, garaiko testuingurua erakusten dute; bigarrenean, aldiz, Gartxot ikur gisa hartu duten sortzaileen testigantza jaso dute. Erdi-erdian, Gartxoten kondaira aurkituko du irakurleak. Hortik has daiteke, liburu hau batetik bestera jauzika irakurtzeko modukoa baita.