GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Afganistango egoera nahasia, are nahasiagoa atentatu sektarioak agertu ondoren

Atzo, Afganistanen gaineko nazioarteko konferentziaren biharamunean Kabulen eta Mazar i Sharifen izandako bi atentatuek herrialdea astindu eta asaldatu zuten. Xiiten kontrako atentatuok dozenaka hildako eta ehunetik gora zauritu eragin zituzten, baita nahasmena ere. Izan ere, eraso mota horiek, izaera sektarioa dutenak, ez dira ohikoak Afganistanen. Mendebaldeko okupatzaileek herrialdetik alde egiteko asmoa berretsi zuten herenegun, baina atzean utziko duten egoera oso urrun dago baketik, eta atzoko atentatuek, gainera, beste elementu arriskugarri bat gehitu diote Afganistango agertokiari: indarkeria sektarioa. Okupatzaileek eta Kabulgo erregimenak berehala egotzi zizkieten talibanei atentatuak, baina hauek azkar asko gaitzetsi zituzten eta Mendebaldeko inteligentzia zerbitzuei leporatu zizkieten, Iraken atentatu sektarioen fenomenoak sunien artean sortu zituen tirabirak gogoratuz. Tartean Haqani taldea ere seinalatu dute zenbaitek atentatuen egile gisa. Nolanahi dela ere, Afganistango egoera nahasi eta larria are nahasiago eta larriagoa da atzotik, eta -Iraken ikusitakoaren arabera- batez ere afganiarrentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo