kirolaz harago
ETBko langileek kexa publikoa egin zuten atzo partida batean
Lau eta Erdiko finaleko sarreran ETBko LABeko langileek salaketa xume bat egin zuten atzo pankarta bati eutsiz. «PSE-PP: utzi bakean ETB!» zioen pankarta horrek. «Navarra Directo» saioa egiten duten kontratako langileak ere bertaratu ziren, «ETB por TDT» zioen pankartari eusten ziotela. Hala, bi taldeek kexa bateratua egin zuten atzo.