GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gaddafiren exekuzioa gerra krimena izan zen susmo handia dago; atxilotuko al dituzte erantzuleak?

Nazioarteko Justizia Auzitegiko fiskalburu Luis Moreno Ocampok Muammar Gaddafiren heriotza gerra krimena izan zitekeela esateak ez zuen inor harrituko, orduan Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak (TKN) tiroketa batean hil zela esan zuen arren, mundu osoak ikusi baitzuen matxinatuek bizirik harrapatu eta torturatu ondoren hil egin zutela, eta, gerra krimena izan zelako «susmo handia» baino areago, horren ziurtasuna zabalduta baitzegoen. Moreno Ocampo, halaber, matxinatuek eta NATOko tropek gerra krimenak egin zituztelako akusazioak ikertzen ari da. Human Rigghts Watch giza eskubideen aldeko erakundeak, bere aldetik, NATOri eskatu dio Libian egin zituen erasoek eragindako heriotzak ikertzeko. NBEko enbaxadore libiarrak, ordea, ikerketa hori ez dela «beharrezkoa» dio; haren ustez, «hutsegiteen» ondorioz zenbait biktima zibil gertatzea onartzeko modukoa da eta.

Aginduko ote du Nazioarteko Justizia Auzitegiak matxinatuen buruak atxilotzeko, joan den ekainean Gaddafiren eta haren semearen atxiloketak agindu zituenean egin bezala? Eta aginduko ote luke NATOren bonbardaketen azpian izandako zibilen heriotzen erantzuleak atxilotzeko?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo