GARA > Idatzia > Kultura

gpuntua

Infozazpik zuzenean emango du igandean Illunbeko finala

Finalaurrekoekin egin bezala, Gpuntuko finala zuzenean eskainiko du Infozazpi irratiak igandean Illunbetik. 15.30ean hasiko dute saioa elkarrizketak eginez eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak eman duena gogora ekarriz. Aitzol Barandiaran kazetariak gidatuko du saioa, Doltza Barandiaranen laguntzarekin. Uxue Alberdi bertsolaria izango dute biek alboan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo