
susa
Armiarmak 377 liburu elektroniko eskaintzen ditu dagoeneko doan
Pasa den urtarrilean liburu elektronikoari eskainitako gunea sortu zuen Armiarma atariak: http://armiarma.com/liburu-e/. Susakoek 250 liburu elektronikorekin abiatu zuten ekimena eta aste honetan kopurua emendatu dute: euskal literaturako 127 klasiko gehiago jarri dituzte sarean. Denera, 377 liburu elektroniko doan ePUB eta PDF formatuetan.