Mendiko eskia | Kronoeskalada
Lehen hitzordu ofizialean Antxon Bandres gogoan
Andoni ARABAOLAZA
Euskal Mendi Federazioak antolatzen duen mendiko eskiko lehien denboraldi ofiziala ate joka dago. Lehen hitzordua urtarrilaren 8an izango da, eta berrikuntzarik badu. Izan ere, aurreneko aldiz erlojupekoa jokatuko da. EMF-ren txapelketa izaera du, eta «I. Antxon Bandres Memoriala» izena ere hartu du: «Antxon Bandres zenari omenaldia egin nahi diogu, mendiko eskia bultzatzen lan handia egin zuelako. Ez soilik aisialdiaren ikuspuntutik; lehiaketak indartzeko ere lan eskerga egin zuen».
Lehen kronoeskalada ofizial hau Aretteko eski-estazioan jokatuko da; aurreratu dugun bezala, urtarrilaren 8an. Hain zuzen ere, hiru egun lehenago, 5ean, izena emateko azken eguna izango da. Izena emateko kuota 12 eurokoa da.
Guztira, hiru kategoriatan eta beste bi azpikategoriatan banatu dute lehia hau. Jakina, neska eta mutilak. Hiru kategoria horiek honakoak dira: kadete, junior eta nagusiak. Bi azpikategoriak, berriz: promesak eta beteranoak.
Informazio eta argibide gehiago www.emf-fvm.com helbidean duzue.