GARA > Idatzia > Kultura

ZUZENEAN

Oskarbi taldeak Gabonetako kontzertua emango du

Urtero moduan, Gabonetako kontzertua antolatu du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak, eta aurtengo edizioan, Oskarbi taldeak joko du, gaur arratsaldean, 19.30ean, izango den emanaldian. Kontzertuaren egitarauak bi eratako kantu-musikak izango ditu. Batetik, Eguberri giroko hamar bat kantu izango dira, hala nola «Olentzero» diskoan agertzen diren grabazio berriak eta Xabier Letek hil baino bi urte lehenago Oskarbiri eginiko «Gabon hitzak» kantua. Bestetik, beste hamar bat pieza berri ere joko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo