Ipar eta Hego Korea gertuago, Kim Jong-il lehendakariaren hiletan
Hego Koreako lehendakari ohiaren alargunak eta Hyundaiko zuzendariak Ipar Koreara bidaiatu zuten Kim Jong-il buruzagiaren ohorezko hiletan parte hartzera, horrek bi herrialdeen arteko harremana hobetuko duen esperantzan. Bi emakumeak buruzagi hil berriaren Kim Jong-un semearekin elkartu ziren Kumsusan jauregian, euren doluminak agertuz. Kim Jong-unek Hego Koreako ordezkaritza batekin izandako lehen bilkura izan da.
GARA | SEUL
Hego Koreak Kim Jong-il Ipar Koreako buruzagiaren ohorezko hiletara joateko baimena eman zien atzo Kim Dae-Jung hegoaldeko lehendakari ohiaren Lee Hee-ho alargunari eta Hyun Jeong-eun Hyundai taldeko zuzendariari. Ipar Koreako buruzagia hil zenetik baimendutako lehen ordezkaritza honek adierazi duenez, bidaiak bi herrialdeen arteko harremanak hobetzea espero dute.
Kim Jong-ilen seme Kim Jong-unekin elkartu ziren bi emakumeak, Kumsusan jauregian, euren doluminak agertzeko. Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagitzarako ondorengo gazteak Hego Koreako ordezkaritza batekin izandako lehen bilkura izan zen atzokoa, eta hori lehen pauso bat izan liteke, bi herrialdeen arteko harreman eskasak hobetzen hasteko.
Ipar eta Hego Korea banatzen dituen muga militarizatua zeharkatu aurretik, Lee Hee-horen laguntzaileak alargunaren mezua irakurri zuen, «gure bidaiak Ipar eta Hego Korearen arteko harremanak hobetzen lagunduko duela espero dut», zioena.
Seulek bere herritarrei Ipar Koreara bidaiatzea debekatzen dien arren, ordezkaritza honekin salbuespena egin zuen, Piongiangek ere ordezkaritza bidali zuelako Kim Dae-Jungen eta Chung Mong-hun Hyundaiko zuzendariordearen -Hyun Jeong-eunen senarra- hiletetara .
Kim Dae-Jungek eta Chung Mong-hunek bi Koreen adiskidetzearen aldeko pausoak eman zituzten, batak politikoki eta besteak maila ekonomikoan.
Hego Koreako lehendakari ohia «eguzki izpiak» izeneko goi-bilera adiskidetzailearen antolatzailea izan zen, zeinak bi herrialdeotako buruzagiak batu zituen 2000. urtean. Hyundaiko zuzendari ohiak, aldiz, Koreen arteko proiektu ekonomiko garrantzitsuak bultzatu zituen.
Lee Myung-bak kontserbadoreak lehendakaritza lortu zuenetik, 2008an, Ipar eta Hego Korearen arteko harremanak murriztu eta okertu egin dira, batez ere iazko gertakari armatuen ondoren -Cheonaneko fragataren hondoratzea, 46 hildako eraginda, eta Yeonpyeong irlako kanoikadak, bi hildakorekin-.
Ipar Koreara eginiko bidaia honek egoera hobetzeko balio dezakeela uste dute.
El primer ministro japonés, Yoshihiko Noda, y el presidente chino, Hu Jintao, mostraron su disposición a cooperar para mantener la estabilidad en la península coreana, tras la incertidumbre creada por la muerte del líder norcoreano Kim Jong-il.
La situación de Corea del Norte fue el tema predominante de la reunión que ayer mantuvieron en el Gran Palacio del Pueblo de Beijing, en la que hicieron a un lado sus diferencias, sobre todo, en lo concerniente a las disputas territoriales que mantienen. «China y Japón trabajarán juntos para que la paz y la estabilidad en la península coreana sean realidad y para garantizar la seguridad de la región del noreste asiático», subrayó el portavoz del Ministerio de Asuntos Exteriores chino, Hong Lei. En su opinión, Corea del Sur también debería estar en ese marco de cooperación.
En su primera visita a China, programada semanas antes de la muerte de Kim Jong-il, Noda, que presidió la firma de dos acuerdos bilaterales sobre conservación energética y protección medioambiental, se reunió con el presidente del Legislativo chino Wu Bangguo y el primer ministro Wen Jiabao. Wen resaltó la necesidad de que China y Japón «unan esfuerzos para afrontar retos y profundizar los lazos recíprocos» en un momento de crisis económica mundial, y animó a comerciar directamente en yuanes y yenes. Precisamente ayer, el Banco Popular de China anunció un pacto entre ambos países para promover el intercambio directo en sus respectivas divisas, lo que eliminará la necesidad de utilizar dólares y permitirá rebajar los costes de las transacciones. GARA