GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Nigeria, Mendebaldearen kolonizazioaren ondorio larrienen adibide nabarmena

Nigeriako tenplu kristauen aurkako atentatuak direla-eta, egunotan albiste da herrialde hura Mendebaldeko hedabideetan, hildako kopurua handia izan baita. Badirudi hango arazoak sekta islamiar baten erasoetara murrizten direla eta indarkeria sektarioak dozenaka hildako eragiten dituenean baino ez duela merezi hango gorabeheren berri ematea. Izan ere, Nigeria luze gabe Mendebaldeko ahanzturara itzuliko da, eta harekin batera gatazka haren, edo gatazka haien, kausak. Mendebaldean ez da gauza atsegina gertatzen estatu asko eta haien egoera larriak kolonizazioaren ondorio direla aitortzea, baina hala da, eta Nigeriaren kasua nabarmenenetakoa da. Han ehunka kultur eta hizkuntza talde desberdin daude, eta bi erlijio komunitate nagusi: islamiarra eta kristaua, eta ez dute nigeriar sentimendu komuna izateko motiborik batere. Nigeria bizilagun gehien dituen Afrikako herrialdea da; hala ere, bertako natur baliabideak eta meatze aberastasuna direla-eta, herri garatua eta bizi maila jasoagoaren jabe izan liteke, zalantzarik gabe. Baina Mendebaldera bestelako informazioa iritsiko da noizbehinka, hildako kopuru nahikoa handia dagoenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo