GARA > Idatzia > Kultura

LIBURU AURKEZPENA

Idoia Arrietak dokumentu ezezagun baten berri emango du

«1512. Euskal lurraldeak eta nafar Estatua» liburua kaleratu du Txertoak. Nabarraldek irailean Oñatin egindako Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarreko txosten guztiak jasotzen ditu lanak, Idoia Arrieta idazleak ezagutaraziko duena horien artean. Gaztelak 1200an Gipuzkoa nola bereganatu zuen azaltzean, «conquista de San Sebastián» aipatzen da bertan, eta horrek, Arrietaren iritziz, kolokan jartzen du historiografia tradizionalaren «voluntaria entrega» kontzeptua. Liburuaren aurkezpena bihar egingo dute, 19.00etan Donostiako Elkar dendan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo