GARA > Idatzia > Ekonomia

Ardi esnearen ekoizpena «saboteatzen» ari direla salatu du EHLGk

A.M. | BAIONA

Ipar Euskal Herriko ardi esnearen sektorea egiazko «sabotajea» jasaten ari dela salatu du Euskal Herriko Laborantza Ganberak (EHLG).

Indarrean dauden akordioak ez dituztela errespetatzen, hots, bertako esneari ez diotela lehentasuna ematen egozten die erakundeak esnegintzako industrialariei. Horiek 8,5 milioi litro esne kanpotik ekartzen dituzten bitartean, CLPB kooperatibako ekoizleen 1,4 milioi litro ez jasotzeko zorian daudela nabarmendu du.

Ardi esnearen kudeaketa enpresen gain uzten dela gaineratu du EHLGk, horrek etxalde txiki eta ertainen garapenari dakarkion kaltearekin. Izan ere, enpresek kudeaketa pribatua inposatzen dutela dio EHLGk. Jokamolde horiek baztertzeko, eragile guztien arteko akordioa eskatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo