GARA > Idatzia > Mundua

Myanmarren 651 preso askatu dituzte, preso politikoak tartean

Mendebaldeak behin eta berriz eskatutakoari erantzunez eta Karen talde armatuarekin izandako elkarrizketak amaitu berritan, Myanmarko Gobernuak 651 preso askatu ditu, tartean preso politikoak. Askatutako preso politikoen artean 88ko Belaunaldia mugimenduko kideak eta 2007ko Azafrai Iraultzan parte hartu zuten herritarrak daude, tartean zenbait buruzagi.

p022_f01-199x124.jpg

GARA | RANGUN

Myanmarko agintariek 651 preso askatu zituzten atzo, tartean hainbat preso politiko, lehendakaritza-amnistia berri bat betez. Amnistia hau Mendebaldeak behin eta berriz egindako eskaria da eta Karen gerrilla independentistak eta Myanmarko Gobernuak asteartetik ostegunera izandako elkarrizketen ondoren agindu dute.

Askatutako preso politikoen artean 88ko Belaunaldia mugimenduko kideak daude, besteak beste Min ko Naing, Ko ko Gyi eta Nilar Thein. Min Ko Naing oraindik ere kartzelan zegoen buruzagi garrantzitsuena da.

Aipatutakoez gain, Khin Nyunt Myanmarko espioitza arduradun ohia, San Pwint koronel ohia, Hkun Htun Oo shan talde etnikoko buruzagi nagusia, 2007ko Azafrai Iraultzako antolatzaile U Gambira monje budista, Htay Kywe ikasle mugimenduko kidea eta Zaw Thet Htwe kazetaria askatu dituzte. «Democratic Voice of Burma» hedabide taldeko hainbat kazetari ere askatu dituzte.

Nazio Batuen Erakundeak, Ameriketako Estatu Batuek eta Europar Batasunak preso politiko guztiak askatzeko eskatzen diote Myanmarko Gobernuari, herrialdean ematen ari diren erreformak indartzeko helburuarekin. Vahu Garapen Institutuko Aung Naing Oo adituak amnistia «Mendebaldearekin harremanak normalizatzeko» betebehar bat zela adierazi du, aldaketak uste baino azkarrago ematen ari direla gehituz.

Nilar Thein 88ko Belaunaldia mugimenduko kideak kartzela atarian bertan «The Irrawaddy» egunkariari jakinarazi zionez, bere asmoa Aung San Suu Kyi Auntie oposizioko kide historikoarekin batera erreforma demokratikoen prozesuan parte hartzea da. «Auntiek eta Thein Sein lehendakariak ezarritako erreformak aspaldidanik espero genituenak dira, nahiz eta oraindik ere kartzelan jarraitzen duten kideengatik gogor lan egiten jarraitu behar dugun», gehitu zuen.

Aung San Suu Kyi oposizioko buruzagiak 651 preso askatu izana gogoz hartu zuen eta «mundu guztiarentzat keinu positiboa» dela adierazi zuen.

Elaine Pearson eskubide zibilen aldeko ekintzaileak honako eskaria egin zion Myanmarko Gobernuari: askatutako militanteek bizitza publikoan eta datozen hauteskundeetan parte har dezaten inolako oztoporik egon ez dadila bermatzea.

Myanmarko Gobernuak ostegunean iragarri zuen, irrati eta telebista bidez, 651 preso askatzeko asmoa zuela nazioaren eraikuntzan eta prozesu politikoan mundu guztiaren parte hartzea bermatu asmoz.

Duela bi aste 6.656 preso askatu zituzten eta 38.964 presoren kondena murriztu zuten lehendakaritzaren aginduz. 2011. urtean zehar, berriz, 27.000 preso askatu zituen gobernuak, horietatik 200 baino ez preso politikoak. Guztira, Myanmarren 600 eta 1.500 preso politiko inguru daudela uste da.

El ex primer ministro Khin Nyunt entre los liberados

El general Khin Nyunt, ex primer ministro de Myanmar, que fue jefe del servicio de inteligencia militar y un actor clave del Estado de Myanmar, fue liberado ayer junto a otros 650 presos.

En sus primeras declaraciones dijo que no volvería a la política y que se dedicaría a «hacer lo que debo para el beneficio del pueblo». Considerado como alguien pragmático por Occidente, Nyunt fue destituido en 2004 y condenado a 44 años un año más tarde bajo arresto domiciliario.

Su liberación parece mostrar que la apertura del nuevo régimen «civil», controlado por militares, concierne también a las franjas del Ejército. GARA

amnistia

2011. urtean Myanmarko Gobernuak guztira 27.000 preso askatu zituen. Horien artean 200 baino ez ziren preso politikoak. Myanmarren guztira 600 eta 1.500 preso politiko inguru daudela uste da.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo