GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Berria, Xabier Gantzarain 2012/1/8

Mitikoa

Kolosala izango zen, Autonomia kalean, atzera begira, jende oldeak eraman zaitzan uzten, denak irribarrez, behingoagatik irabaztera goazela sentituz, poliki bada ere joango dela hau konpontzen, herri gisa egituratzen hasteko aukera badagoela, ezagunak agurtuz, urduri, harro, jende oldeak batuta irauten duena irauten du pozak, igogailuaren zain egon behar da gero, autobusa bilatu Etxeberria parkean, ubera eramaten duzu etxera, autopistan beste autobusetako jendeen begietan bilatzen duzu poza partekatzea, konplizitatea, nekea ere ikusten da, batzuk lo doaz, nork bere herrirako irteera hartuko du, sakabanatzen joango gara, barruan nago, pluralean ari naiz, lehen pertsonan, han nago, autobusean noa, Azkarateko gaina pasa eta berehalaxe ikusten da San Martingo erlojua, etxean azkenik, ez dugu kenduko paparretik pegatina, baina herrira iritsita urtuko zaigu adorea, nekeak ohera botako gaitu, pozak kalera, nor bere zereginetara itzuliko da, nor bere ametsetara, baina akaso gorde egingo dugu, behingoagatik bada ere, eta ez dugu inoiz ahaztuko, kolosala izan zelako sentimendua.

Eta kolosala esatea mitikoa esatea da, bere zentzu guztietan. Ahaztezina, kontatzeko modukoa, fikzioa, historia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo