GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA, Xabier Letona

Presoak eta euroak agenda politikoaren tontorrean

BILBON iragan larunbatean egindakoa Euskal Herrian egin den manifestaziorik handiena izan ote den batek daki, baina bai handienetakoa. Hori ez da erabakigarria, baina beti izango da adierazgarria. Espero bezala gertatu da alde horretatik, ez ditu euskal presoak etzirako Euskal Herriratuko, baina euskal agenda politikoan gaiak duen lehen mailako garrantzia agerian jartzen du indarrez.

«Amnistiarik gabe, bakerik ez» izan da presoen aldeko mobilizazioetan hamarkadetan jaurti den oihuetakoa. Urruti gaude lelo horrek amnistia ulertzen duen egoeratik, baina bakea apurka egiten ari da euskal gizartean, batez ere ETAk urrian bere jardun armatuaren amaiera iragarri zuenetik. Baina itsuenak ere argi ikusten du presoak etxeratu gabe, normalizazio politikorik ez dela izango.

Prozesu luze eta korapilatsua izango dela ez du inork zalantzan jartzen, ETAko presoek eurek eragindako biktimei buruz hitz egin beharko dutela ere ez (...) Gatazkaren lorratzak utzitako gai bero horiez guztiez jardun beharko da, bakoitza bere posiziotik, posizio ahalik eta bateratuena lortuz elkarbizitza berri bati ekiteko, baina hori guztia bere testuinguru logikoenean egitea litzateke eraginkorrena: bake prozesu batean. (...) hori delako ETAren amaiera ordenatuari bide emateko modurik eraginkor eta eraikitzaileena. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo