GARA > Idatzia > Kultura

Donostiaren 125 urteotako bilakaera, autobusen argazki historikoen bidez erakutsia

125. urteurrena ospatzeko, irudi zaharren erakusketa antolatu du Donostiako Tranbia Konpainiak, Dbusek. Gaur inauguratuko du Ernest Lluch kultur etxean eta hiriko leku gehiagotara zabalduko du gero.
p043_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Donostiako Tranbia Konpainiak, Dbusek, bere 125 urteotako historia ezagutaraziko du irudi historikoen erakusketaren bidez. Garraio konpainiaren historia eta bilakaera Donostiako hiriaren bilakaerari oso loturik dago, eta autobusaren historian barneratuz hiriaren garapena ikusiko du bisitariak. Gaur, 19.00etan, inauguratuko dute erakusketa Ernest Lluch kultur etxean eta urtarrilaren 28a arte egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera 16.00etatik 20.30era, eta larunbatetan 17.00etatik 21.00etara. Jarraian, tranbia konpainiaren historia ahalik eta jende gehienak ezagutzea nahi dutenez, hiriko beste hiru kultur etxetara eramango dituzte argazki zaharrak. Lehendabizi Intxaurrondo Berrira, otsailaren 8tik 23ra; gero Okendora, martxoaren 2tik 24ra; eta azkenik Altzako Casaresera, apirilaren 3tik 13ra.

Erakusketa osatzen duten irudiak berriki argitaraturiko eta jadanik liburu-dendetan salgai dagoen Juanjo Olaizola Elordik idatzitako «DBUS 125 urte/años» liburutik ateratakoak dira. Konpainiak 125 urteotan zerbitzua emateko erabili izan dituen garraio publikorako ibilgailu ezberdinak erakusten dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo